Charlie Hebdorekin Hipercor gogoan

indizeaEz naiz bakarra izango. Azken orduotan ezin utzi ETAren eta islamiar muturrekoen arteko jarduna (kriminala omen Eusko Legebiltzarreko alderdirik gehienentzat; ez, ordea, Bildurentzat) konparatzeari. ETAren iragana ulertzeko Frantziara jo behar egunotan. Ideia eta sinesmen baten izenean hil, erail, bizia kendu gizakume bati, hainbati. Inguruak –han eta hemen- erreakzio berdina. Han Frantzian, Europa osoan: islama bortizkeria da, bazterkeria, intolerantea…. ez dago zereginik haiekin, euren erreibindikazioak onartzea arrazoia ematea da; arrazoi faltan akaso?. Hemen, Euskal Herrian: nazionalismo guztiak totalitarioak dira, euskaldunekin ez dago zereginik, gaur bihar baino gutxiago eskatuko dute, gogor egin behar zaie,…. Hipercor-koa gogoan, Charlie Hebdo-koa sufritzen.indizea

Diote, askok eta askoak, ekialde hurbilean Mendebaldeko herrialdeek petrolio bila egindako triskantzen ondorioa dela. Nik duda egiten dut. Dakidana da, atzo irandar bati entzun nion moduan, islamiarren gorrotorik ankerrenak haien artekoak direla, xiitek sunitak hil gura dituztela eta saudiarren Arabakiak Iran desagerrarazi gura duela. Eta, noiz edo noiz zipriztinen bat Mendebaldean. Zipriztina, eta milioika herritar musulman Europa aldean, haurrez josita, Europa islamiarraren alde erditu eta erditu.

Esan bezala, herenegun Parisen 12 herritar erail dituzte islamiarrek (gehiegi esatea agian, “islamiar zenbaitek” akaso?), eta duela 28 urte ETAk 21 erail zituen Hipercor-en kontrako atentatuan. Ez da ba harritzekoa, larunbateko manifestazioaren aurrean, baten batzuk “Euskal presoak Euskal Herrira” oihukatzen duten artean, besteak batzuk “Euskal Presoak a tomar por el culo” aldarrikatzea. Jendea hiltzeari utzi eta hiru urtera ere eraildakoen odolak hor dirau, gorrotoaren ondoan, hurbil-hurbil.
Agian atzoko Parisekoak lagun dezake Bertzelonako Hipercor-en gertatutakoa ulertzen. Hala ere, egoerak guztiz dira bestelakoak, ze ETAk badaramatza urte batzuk geldirik, normaltasunean murgilduta, konbentzionalismoari lotuta. Armak bazter utzita, nahiz eta oraindik ere esaten duten badutela hor nonbait herdoildutako armategiren bat.
Irudipena dut islamiarrek (gehiegi esatea agian, “islamiar zenbaitek” akaso?) hasi besterik ez dute egin euren gerra santua. Hemen, gurean, 50 urte iraun zuen; hori, oso garai diferentetan.

Larunbaterako manifestaziorako deia egin dute. Ni han izango naiz. Eusko Jaurlaritzak eta nire alderdi PNVk zer egingo duten bost axola zait. Aspaldian ez dut inolako loturarik nire Aldediarekin, ez eta garai bateko alderdikide adiskideekin. Gaur goizean entzun dut presoak prest agertu direla Jaurlaritzarekin hitz egiteko. Bejondeila!! Nik neure erara pentsatzen dut, eta ez dut inguruko mugimendu interesatuen esperoan egon beharrik.

Ez dut kartzeletatik ateratzen direnen errukirik. Bete dute euren fetxoriei dagokien zigorra, eta kalean behar dute. Amen.

Zein gaiztakeria leporatzen zaie Otegi, Zabaleta, Diez eta beste hainbat preso politikori? Gaur tirorik ez bada, Hiperkor eta Charlie Hebdorik ez bada, haiei esker da neurri handi batean. Besarkada bana preso politiko guztientzat; nik politikotzat jotzen ditudan presoentzat, alegia. Gainerakoak, jarritako zigorra bete badute, kalera.

Larunbatean Bilbon dugu hitzordua. Ordura arte.

6 pensamientos en “Charlie Hebdorekin Hipercor gogoan

  1. Gogoratu ETAk abisu eman zuela. Poliziek, zoritxarrez, ez zuten ezer egin jendea salbu jartzeko, eta hortaz, gertatu zena. Estatuak berak onartu zuen esaten ari naizena, 2003-ko uztailak 23-ko sententzian.

    • ETAk utzi zuen bere ekintzaren ondorioak bere etsaiaren esku.
      Eta akats tekniko baten esku ere.
      Balizko basakeriaren ondorio guztiak asumitu behar dira ekintza hori erabakitzen den unetik eta ezin bilatu errudunik beste nonbait.
      Guda bazen gudako logikak nagusi , ala ez ?
      Eta helburua : Frantziako interes ekonomikoak.
      Giza ondorioak eta ondorio politikoak.
      Bere historian ezker abertzaleak izan duen krisi haundienetariko bat eta Katalunian zuen miresmen eta laguntza haundiaren galera ia absolutoa.
      ETAran ekinbidea borroka politikotzat zeukan jende askok terrorismo politiko bezala ikusi zuen ekintza hori ( eta ekintza gehiago ) esaten ez zuen arren.

    • Nik ikusi nuen manifestazioa hori Bidebarrieta kalean iluntzeko zortzi ta erdietan edo.
      300 persona asko jota nik ikusi nuenean.
      Manifestazioa burutu bitartean ” Amnistia eta Askatasuna ” leloarekin kartelak itsatsi zituzten.
      Entzun nituen ” Kale borroka herri borroka da” eta ” Amnistiarik gabe bakerik ez “.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s