Beltza eta nafarra

B6gu_E8CMAMsySy.jpg large2014ko abenduaren 27a eta 28a. 2. mailako alebinen futbol-torneoa Ariznabarran (Gasteiz). Gure Tomas-eta  finalerdietara iristen da. Aurrez aurre Ansoaingo (Iruña) Gazte Berriak (irudiko horiek). Beltz bat dute erdi-aldean, indartsua eta gol-egilea. “Tiene bigote el negro” gure taldeko guraso batzuk (aitak normalean).

Finalerdia hasten da. Gure Tomasek partida zoragarria egiten du. Talde osoak ere ez txarra. Baina beltzak gola sartzen du (…..) eskuaz. Ni ez nintzen konturatu. “El puto negro lo ha metido con la mano” gureek. Ez dago zereginik; hirugarren eta laugarren postuak jokatu behar.

nFutbol zelaia utzi eta aldagela ingurura noa. Ia zerbait behar duen gure semeak. Iritsi orduko “ama orain jango dut bokata?” entzuten dut. Nik, norbait euskaraz ari zela sinestu ezinik, burua biratzen dut martziano hura nor den jakin guran.

El punto negro zen euskaraz ari zena. Ume zuriz eta baskoz jositako instalzioetan euskaraz ari zen bakar bat bat: beltza eta nafarra.

8 pensamientos en “Beltza eta nafarra

  1. Oso euskara ederra, nirea esaten dudan besalaxe: ‘Arbitru ipurdi puta’ ‘Eskumatara bobo’ kar kar… Es kezkatu, zureak Athletic’en jolastuko dira laster, beitu nola gauden eta. Ba daki norbaitek baloia hiru metro pase erreza egitea? Ekar zaitez lezamara orain!

    • Esan nahi dudana da etorkinak ez direla normalean horren ondo integratzen, haien artean elkartzen dira bereziki. Gazte hori adoptatua bazen, bere testuingurua euskalduna izango zen, hori ez da harritzekoa.
      Etorkin asko dauden ikastolen euskara maila oso eskaxa da, esate baterako…

      • Horra ere etorri gura nuen, Olarizu. Gurasoa (ama, kasu honetan) zuria zen. Hala ere, ematen du zer pentsa.Sarri aipatu dut nire umeak publikorako joan direla, doazela: lehen hezkuntza, DBH, batxillerra eta, orain, unibertsitatea.

        Hizkuntzari dagokionez errazago ari dira integratzen kanpoko umeak -batik bat magrebiarrak eta Sahara ingurukoak bertakoak eta hegoamerikarrak baino, alegia, ama-hizkuntza gaztelania dutenak. Hori horrela da, nik bizi dudalako Gasteizen, Abendaño eskolan eta Unamuno institutuan.

  2. Zorionez araban magrebdarrak etorkinen parte handia da, bizkaian eta gipuzkoan ez bezala. Español sentimendurik ez dute, española ikasi dute euskal herrian, euskera ikasi duten moduan. Agurainen edo Laudion dauden jatorrizko magrebdar gazte asko abertzaleak dira, militanteak ere badira batzuk.

    Kontuak ondo kudeatuz gero etorkin magrebdarrak abertzaletasunera eraman ditzazkegu, batik bat marotoren jarduera ikusita. Gaztetxo “magrebdar” asko española beraien kontrako zeozer bezala ikusten dute, euskalduna berriz, alternatiboa, beraien aldekoa. Poztekoa da nola gaztetxo horiek garatu duten euskaldun sentimendua, español izaera garatu ez duten bitartean.

  3. Ziur asko, euskaldun giroan bizi da eta horregatik euskaraz hitz egiten du. Dena den, ez da arraroa zu harrituta egotea, gure gizartean ume edo gazte gehienek gastelaneaz berba egiten dutelako euskaraz ikasi arren eta D ereduan egon arren. Haien harremanetan erdaraz erabiltzen dute eta ikastetxetik kanpo euskaraz baztertzen dute. Eta nire ustez euskara etorkizuna gauzak ez badira aldatzen oso kezkagarria da.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s