Txakurrak oraindik ere guau guau

indizeaEguerdian –ohi bezala- etxera joan naiz bazkaltzera. Ez zen giro; batak ez duela ezer ikasi fakultateko azterketarako, besteak ez dituela jaso gosariko ontziak, hirugarrenak ez zuela nahi entrenatu elur gainean, … Lanera itzultzerakoan lankide bat etorri zait, “enterau al zara?” galdetuz. Txakurraz ari zen; Punta Galean amildegian behera erori den txakur koitaduaz.
Suhiltzaileak, udaltzainak, ertzainak, (….) joan zaizkio laguntzera, onik atera dadin larrialditik. Goardia zibila baino ez dafalta izan. Sokak jaisteko, mantak zakurra berotzeko, tramankuluak lehen zainketetarako, (…..). Artean, milaka GIZAkume bazterretan botata hemen bertan, Euskal Herrian. Zertan ari gara? Ni bakarrik al naiz sentsibilitaterik gabea?

Zenbat kostatu da zakurraren liberamendu-operazioa? Bene-benetan erotuta al gaude? Oraindik orain eztabaidatzen dihardugu mendian galdutako eta zauritutako gizonezko edo andarazkoren baten bila ertzaina badoa, ea operazio guzti hori nork ordaintzen duen, uste baita kontuz ibili behar dugula, alegia, egun elurtsuetan ez dugula mendira atera behar, 85 urte baditugu ez dugula saitu behar -ez bakarrik behintzat- Hiru Erregeen Mahaira igotzen, … Eta, hala ere, ausartzen bagara, agian guk ordaindu beharko genukeela erreskatearen gastuak, zoritxarren bat gertatuz gero.

Eta txakurraren gastuak, nork ordaindu behar ditu? Diru publikoarekin’ Erotuta al gaude? Iritsiko da eguna, berandu baino lehen, txakurrak ere jarriko dituguna hepatis C txertxoaren itxaron-zerrenda, eskubideetan gizakumearen mailan gurako baititugu txakurrak, katuak eta gainerako animaliak. ANIMALIAK diñot.

Aita santu Franciscok esan du ez dela beharrezkoa etxeak umez betetzea. Ez dakit zer/nor zuen buruan, aurreko post-ean esan dudan moduan. Euskal gizartea ez, behinik behin. Hemen %35 bakarrik (irakurri ondo bakarrik hau) bizi dira euren etxeetan. Hemen, ditugun ume gutxiak ere soberan daude, traba egiten dute zaratasuak direlako, bihurriak edo hakzuntza faseetan era bateko edo besteko arazoak ematen dituztelako.

Hemen, gurean, Euskal Herrian, lau hankako animaliak sartzen ditugu etxean, bi hankakoak bailiran, eta bikoei eskaintzen ez diegun arreta eskaintzen diegu. Ohean sartzen ditugu, astero dutxatzen ditugu, albaitari partikularrak dituzte, … Eta artean, esan bezala, pertsonak gose dira kaleetan, milaka benetako behartsu ditugu gure inguru hurbilean. “Neurearekin ordaintzen ditut nire txakurrarenak!” esaten duen asko eongo dira. Ondo da, bai; norenak dira atzo ertzainek, suhiltzaileek eta udaltzainek eragindako gastuak? Guztionak? Nik ordaindu behar ditut txakurraren gastuak, etxean hiru ume izanda, hurbilean premia gorrian auzokideak izanda?

Aita santu Franciscok bota du botatzekoa, ume pila dituztenek entzun dezaten. Batik daki norentzat. Hartu beharko du, horratio, momentua umeak jasan ezin eta animaliak gizakumenak bailiran maite dituzten milaka ta milaka arraro (edo ni naiz arraroa?) horientzat ere.

Nahikao lan eta giro eskas izango dut nik etxerako bueltan, batarekin eta bestearekin, betiko matrakan. Umeak beharrean, zakurrak izan banitu, bake santua, eta atea zabaldu orduko han animalia, pozik, maitakor, ferakaren zai (….) ia-ia-ia nire umeak bezala.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s