Bejondeizuela Michelle (…) eta Alexis

obamas-arabia-saudi--644x362Zergatik, ez dakit. Antzeman dezaket. Hala ere: bejondeizula Michelle. Zu baino lehen ikusi ditugu Lur planetako agintari guztiak Arabiako  satrapen aurrean makurtuta. Satrapa, misogino, diruz josita eta petrolioz belztuta. Gehienak -edo guztiak- gizonak direnez, ez dute burua estali behar izan. Emakumezkoek bai, hala agintzen du-eta (….) Nork agintzen du hala? Koranak? ezetz diote. Zurea, ordea, Michelle, zurea errespetu falta edo, beste barik, AEBetako presidentearen emaztea izatea.

Emakumezkoak -manatariak zein haien emazteak- ez dira azaldu Ryad aldean; ausardia faltan, ezkutuko protesta modura edo batek daki zergatik.

Zu bai, Michelle (fededuna al zara? Zein erlijiotakoa?). Zu han izan zara, eta zure jarrera eredugarria izan da. Nor da ba oraindik ere munduko boteretsuena!? Nor, AEB ez bada!? Akaso iparramerikar kristauko presidentearen emazteari islam-aren aginduetara jartzea zegokion?

Zure jarrera ez da pertsonala izan, aztertua baizik. Inor ez da ausartu; gehiago gura izan dute etxean gelditu. Zuk paparra erakutsi duzu (barkatu, ile mataza esan nahi nuen), protesta gisara-edo, zerbait erakutsi guran, agian mendebaldea oraindik ere ez dagoela islamaren menpe. Bejondeizula, Michelle!!

Gobierno-Tsipras-anuncia-detendra-privatizaciones_EDIIMA20150128_0106_4Bejondeizula zuri ere Tsipras, ezker alderdi erradikaleko buru eta Greziako lehen ministro aukeratu berri horri. Zure ideologiak -ustez behinik behin- itsatsita darama emakumezkoak eta gizonezkoak erdibana aukeratu beharko zenituzkeela gobernu lanetarako; edo, oreka apurtzekotan, emakumeen aldera beharko lukeela, diskriminautagoak daudenaren leloa argudio modura erabilita.

Ez, ez dituzu aukeratu. Zuretzat onentsuenak direnak hartu dituzu ministro izateko, eta guztiak suertatu dira gizonezkoak. Egurtuko zaituzte alde horretatik, bai horixe! Nik uste ondo egin duzula. Ez emakumezkoak ez hartzearekin, baizik eta batzuk eta besteak berdin tratatzearekin.

Alegia: zure ingurua gizonezkoa izango zen botere iritsi orduko lan mardulean; egin ahal guztiak egin dituzue, eta lortu ere bai. Gertatu da, ze, emakumezkorik ez duzula izan, nonbait laguntzaileen artean. Eta?

Orain emakumezkoek euren zatia eskatzen dizute; erdi eta erdi, edo horrelako zerbait.Horrela ulertzen dute hemen boterea: gizonezkoen eta emakumezkoen artean erdibana banatuta.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s