Hoberenak

Gaur irakurri dut: “El Consejo Escolar pide reformar el acceso al profesorado para elegir a los mejores profesores”. Egoera jakin bat ulertzeko bizi egin behar da egoera hori, nik uste. Alegia, ez du zentzu handirik umerik ez duenak lezioak ematea umeak zaintzeaz/hezitzeaz; eta, neurri berean, ez du zentzurik umerik ez duenak ikastetxeetako irakaskuntza-mailaz edo irakasleen prestakuntzaz hitz egitea, ez baitu haren eguneroko bizitzan eragin zuzenik. Hiru seme alaba ditut.

Bat nator Eskola Kontseiluko letra handiarekin: ikastetxeetako geletan jokatzen da, neurri handi batean, herri honen etorkizuna; zeinik nik gehituko niokeen BAITA IKASLEEN ETXEETAKO GELETAN ERE.

Irakasle txar batek 23 neska-mutilen etorkizuna baldintzatzen du. Irakasleak euskaraz klasea eman behar eta euskara ez badu menperatzen; 14-15 urteko neska mutilen gela bat gestinatu behar eta ez badu autoritaterik; ezagutza itzela izan —horregatik lortuko zuen, diñot nik, plaza— baina ez bada gai ikasleei gutxienezkoak transmititzeko; …

Esandakoarekin irakaslea txarra da, eta ezin du klaserik eman; ze bai, egia da gure herriaren etorkizuna jokatzen dugula ikastetxeetako geletan.

Non gelditzen dira, ordea, LANGILEEEN eskubideak, non sindikatuen joka-eremua? Ez ahaztu: oso modu ezberdinetan bada ere, Administrazioko langileen zati handi bat behin-behinekoak dira, eta behin betiko egiteko azterketak gainditu beharko lituzkete.

Zaila den arren zer den ON zer den TXAR bereiztea, argi dago nortzuk diren ON-ON mundu guztiarentzat eta nortzuk TXAR-TXAR. Bidezkoa ere balitzateke behin-behineko TXAR-TXAR horiek jarraitzeko aukerarik ez izatea,kaltegarriak direlako —esan dugun moduan— herri honen etorkizunerako.

Zer egin? Aukera ezin hobea dugu orain. Zelan baliatuko gara? Duela 30/40 urte sartutako funtzionario pila jubilatuko dira/gara 5/10 urteko epean. Erretiratutako guztiak ordezkatuko al dira? Orain arte bezala ezagutza hutsean oinarritutako azterketa egingo al dira? Inolaz ere mailarik ematen ez dutenak kanpo uzteko bideren bat hartuko al da?

 

Anuncios

Un pensamiento en “Hoberenak

  1. Heziketa Publikoaren egoera oso larria da. Gero era diru gutxiago.Gero eta baliabide gutxiago. Irakasle asko interinoak dira, hau da, beren lanpostua behin-behinikoa da. Kendu diegu autoritatea eta askotan ahal dudan guztia egiten dute. Horretaz gain, argi dago D eredua potrrot handia dela. Nire semearen klasean 22 ikasle daude eta 6 baino ez du haien andereñorekin euskeraz hitz egiten klasean. Nire semeak euskaraz badaki baina, askotan nahiz eta nik berari euskeraz berba egin, berak gaztelaneaz erantzuten dit. Patioan eta klaseetan gaztelaneaz hitz egiten da baina, hori bai, gurasoek bete dituzte euskararekin bere seme-alabak euskaldun izena jartzeagatik eta Ibilaldia edo Korrikara joategatik. Eta Eusko Jaurlaritza? Eta Sindikatuak? Beste aldera begiratzen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s