Fartsa omen

Fartsa izan omen da asteburuan Bergaran egindako herri-kontsulta.  Pello Zubiriak oso gustuko du EHBilduk Gipuzkoan bultzatzen duen hondakin bilketa. Bakoitzak bereari. Hala behar du izan. Hutsune nabarmen bat ikusten diot: aukera gutxi ematen dio kontra egon daitekeenari. Adibide bat:Larrun astekaria. Beste bat: Bergarako kontsulta. FARTSA Bergarakoa, bikaina Igeldokoa. Fartssa EAJrena, bikaina EHBildurena. Gehiegikeri terminologiko nabarmena.

Fartsaren definizioa: «Itxura egiteko edo engainatzeko eratzen den nahaste edo iruzurra«. Bi bideotan jasota bi jarrerak. Bata eta bestea ondoan, herritarrek konpara dezaten zein garbi jokatzen duen Ezker Abertzaleak, eta zein zikin EAJk. Fartsaren beste aldea: kontrakoa edo aurkaria umiliatzea. Ez du ematen biderik egokiena denik, eta, are, biderik demokratikoena.

Nik bestean daki Pellok bideo horretan agertzen dena NOLABAITEKO iruzurra. Iruzurra bai, baina aztertu beharrekoa. Horrexen bila joan ziren Bildukoak, eta EAJkoak bete-betean erori. Ia seguru oso kasu isolatua izan dela, seguruenik bakarra; irudi jakin bat emateko Ezker Abertzaleak prestatua. Hori, Pello, lohi jokatzea da. Lohi kontsulta egin zutenek, lohi hutsaren bila joan zirenek.

Ez dut argi zelangoak behar duen izan hondakinen kudeaketak. Ez naiz horretan sartuko. Azken urteotako kuestiorik gatazkatsuena dela Gipuzkoan ez dago ukatzerik. Seinale asko daude Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren inguruko liskarrak ekarritakoak. Seinalerik argiena izango da, seguruenik, zelango aldea egon den sesiorik gehien izan duten herrietan udal- eta foru-hauteskundeetatik hauteskunde autonomikoetara, hain zuzen ere hondakinen afera borborrean egon den garaian.

Amaitzeko, Gipuzkoa Zero Zabor taldeak kaleratutako iritzia dakart hona, zeinen edukia larria iruditzen baitzait, ahaztuta beharko genituzkeen garaietara naramana:

«Demokrazia baten adierazle gorena ez da gehiengoaren borondatearen inposaketa, gutxiengoen oinarrizko eskubideen babesa baizik. Inguru osasungarri batean bizitzea, gure osasuna kaltetuko ez duen inguru batean bizitzea alegia, oinarrizko eskubidea da, eta, gaur gaurkoz, hondakinen kudeaketan hori bermatzeko aurkeztu diren proposamenek hondakinak birziklatzeko beharra erakusten dute”.

Iritzi hori guztiz totalitarioa iruditzen zait. Hau da: norbaitzuk erabakiko dute zer den ONA eta zer TXARRA herriarentzat; eta berdin dio herritar gehienak ALDE edo KONTRA dauden, inporta duena da norbaitzuk —gutxiengoa izan arren— erabaki dutela zer den ONA eta zer TXARRA, eta horrek balio duela, ez herriaren gehiengoak dioena. Larria.

12 comentarios en “Fartsa omen

  1. Estalinismoa ete? Garai ilun batean Iparraldean erabagi ei ziren gauzak,gitxiengo jakintsu batek herri oso baten borondatea gauzatuz. Kuriosoa zaborren afera, oin Bizkaira ekarriko euskuez giputzen satsak? Gernika,Bermio,Ondarru,Lekeitio eta abarrean horrelako eztabaidatik ez deu sortu IAk,zergaitik?

  2. Zein erreza dan eta zein gutxi balio txikia duen zehaztasunetan sartu gabe, erabakigarriak ez diren orokortasun batzuk botatzea besteak dioena egia dan edo ez arduratu gabe, zeure aldekoak zeure alde jartzeko!

    Zer esan du Pello Zubiriak? Zerekin, zehazki ez zaude ados eta zergatik? Berak zehaztasunak ematen ditu behin eta berriz. Ez du balio esatea, «Pello Zubiria Bilduren alde dago eta beraz, ez digu inporta zer esaten duen»… Suari egurra bota nahi dionaren posizioa da zurea, Biturie. Eraman eztabaida plano arrazionalera eta hor eztabaidatuko dugu.

    Hona atez-atekoaren auziari labur eman dakioken erantzun argia, CiUko alkate batek emana.

    http://paperekoa.berria.info/harian/2012-11-28/016/001/gehiago_kostako_da_liskar_politikoa_gainditzea_jendea_atez_atekora_ohitzea_baino.htm

    Sistema bat bestea baino hobea bada, hobea da. Gaurko automobilak duela 20 urteko automobilak baino hobeak diren bezalaxe.

    • Nik Pello sarri irakurri dut. Azkenengoz atzo gauean, Argiako Net Hurbil-en, non aberetsen erregimenari buruz idazten duen. Eta Larrun-en hondakinen bilketari buruz idatzitako ere irakurri nion; eta horrexegatik aipatzen dut hemen.

      Beste arlo bat ere interesatu izan zait Pellorengandik: erlazaintza, eta zehazki, erleek artrosia bideratzeko duten potentzialiatateaz, jakinda zein eragozpen fisiko dituen Pelliok alde horretatik. Nik ere bai garai hartan; eta orain ere (….)

      Pelloren artikulu guztia irakurri nuen Argiako edizio digitalean, eta ikusi nuen zelan bi bideo zetozen asteburuko kontsultei buruz. Bi bideoak ziren ildo berekoak: bata Bergarako mahaikide batzuen txapuza salatzen, eta bestea Igeldokoaren prozedura gardena goresten.

      Horretan du oinarria nire postak. Berriz ere badiñotsut sarri irakurri ditudala Zubiriaren artikuluak, eta bai, hortik atera dezaket zein izan daitekeen bere pentsaera edo ideologia. Ez da harritzekoa, hortaz, EHBildun kokatzea. Gainera, horrela da.

      Nik dakidana zera da: Bergarakoak txapuzaren bat izan zuen moduan, igeldokoan ere zerbait izango zen. Diferentzia: EAJkoak ez zirela mikrofono eta kamerekin joan hutsaren bila.

      Txpauza hori al da inportantea Bergarako kontsultan? Edo bertan pare hartu zuen jende-kopurua?

      Esan dezakegu botoa ematera joan zirenak bakarrik daudela hondakin-bilketa horren kontra? Edo pentsa dezakegun, joan ez ziren asko beldurrez gelditu zirela etxean? Ez litzateke lehenengo aldia izango. Askoz errazagoa da etxean gelditzea botoa ematen agertzea baino.

      Uste dut guzti honen inguruan zer esan ugari dagoela alde guztietatik, eta bat nator erabat gai teknikoaren (honakin bilketa) atzean gai politikoa gailentzen dela, eta guztia zapuzten duela, alde batetik eta bestetik.

      Uste dut Pellok ez duela OREKAz jojatzen, baizik eta zehaor lerratzen dela alde batera, objektibotasunetik urruti.

  3. Adibidez, zer iruditu zaizu Pello Zubiriak Bergarako kontsultari buruz esaten duena? Bergarako kontsulta ondo egin zela iruditzen al zaizu? Zer balio ematen diezu agertu diren bideoei?

    Adibidez Iraitzena.

    Edo beste hau:

    Ba al duzu Igeldoko galdeketa zilegitasunik gabekoa izan zela esateko moduko ebidentziarik?
    Osterantzean argi geratzen da Pello Zubiriari egozten diozun alderdikeria hori bera dela zure, zeure, jarrera deskribatzeko modurik behinena. Pello Zubiriaren kasuan hain argi ez dagoena, bestalde.

    • Abrosidute no sastarren gaiak,kezkatzen nauena Bituriek aipatutako akabuen paragrafoak. Ondino berde gagoz eta sasi jakintsu batzuek,iakoek,zelan ez, erabagi egingo deure daña,besteok ergelok ei gara eta

  4. Kaixo , Bitturie

    Aipatzen duzun Bergaran eman zen parte hartzea.
    Hori azpimarratzen duzu.

    Zelan dakizu zein izan zen ?
    Nik bi bideoak ikusi ondoren nire buruari galdetzen diot zein izan IRUZURRAREN benetako tamaina ?

    Ondo izan eta eskerrak beti behar den eztabaida eta iritzi trukaketa bultzatzeagatik.

    • Zur eta lur:

      Ezin da ukatu iruzurraren zantzua. Hori hor dago, dokumentatuta. Alde horretatik, abilezia aitortu behar zaie bideo-egileei. Bergarakoaz ari naiz.

      Kontua ez da hori, baina. ¿Iruzur puntual horretatik atera al daitek iruzur orokorraren ondorioa? Hori inozokeria da. Bergarako egoera jakina da, eta bertakoek ondo asko dakite zein den giroa, eta zeintzuk alde baterako eta besterako indarrak.

      Hemen guztia eginda iruzur sentsazio emateko. Eta aurrean Igeldokoa jartzen diote. Nik kontsultaren aldekoa naiz, eta ez naiz sartzen ondo edo gaizki aukeratu duten igeldoarren. Euren kontua da!! Dudarik ez dut ordea, bi bidioak oso modu manikeoan erabili direla.

      Amaitzeko, oraindik ez da ezer komentatu Gipuzkoa Zero Zabor-ek gehiengoaz eta gutxiengoaz adierazitakoaz.

      Epa zuok!

  5. Gehiengo eta gutxienengo eskubideak ?

    Nik beti hasten dut eguna fruituaren azalak Zabalgarbiko sutetara bidean jarriz.
    Eta entsaladakoa iluntzean.
    Ez dut eskubiderk izan galdeketa garbi , erdi zikin edo uger batetan parte hartzeko.
    Hori erretzea dut eskubide bakarra eta osoa.
    Baina esaten didate » Atez ate » dela inposaketa bakarra.

    Zoriontsua naiz inposaketatik at bizi naizela bostgarren kontenedorea non dagoen ikusten ez dudan arren.

    Hasiko nintzateke munduko alkate onenaren » Aquí no mareamos a la gente con lo de las basuras como en Gipuzkoa » esaldiarekin eta gero jarraituko nuke Zabor Zeroko esaldiraino.
    Baina gaur gogo haundirik ez daukat.

    Agian beste egun batetan.

    Izan huntsa

  6. Nik uste dut bergarakoa fartsa bat dela. Bideoak argi islatzen dute trampa zantzuak. Baina hau ez da lehen aldia, villabonako galdeketan berdina jaso zen:

    Galdeketak bultzatzen dituen plataformakoak berdiñean arrapatu zituzten. Ikasita joan beharko ziren eta kontsultarako arauak estandarizatu. Galdeketara deituta daudenen zerrenda publikoa, boto delegatua kendu, galdeketa egun bakarra,interbentoreak etab…

    Jarriko zenukete zeuen burua eusko legebiltzerrerako hauteskundeetan parte hartzen bergarako kontsultako arautegiarekin? Ez. horrek hasieratik ezeztatzen du galdeketa nire ustez.

    Ondo egin ondoren gauzak aurpegira bota ahal izango dituzte, ordurarte ez.

  7. Bergaran ezker abertzalekoek «frogatu» duen gauza bakarra, iruzurgile batzuk direla izan da! Iruzurra erabiltzen maisuak direla! Ez baitute frogatu beste inork («Bergara garbia»k, EAJ-k edo deste inork) iruzurrik EGIN duenik, gehienera ere, egin zezaketela. Baina EGIN, beraiek egin dute! Mahaiko inozente baten uste ona erabiliaz eta inoren fede onaz baliaturik, iruzurra arma bezala erabiltzen dakitela.
    Neretzat argi geratzen da, behin berriz, ezker abertzalearen jokabidearen maia: gezurra, iruzurra, herrikideei errespetu falta eta mespretxua, maltzurkeria, …

Replica a xabier zapatukue Cancelar la respuesta